2009/09/22

Laura,....Para no dormirse en los laureles.


Laura izen bereziaren jatorria laurus,-i izen arrunta latinoan dago. Laurus laurel edo, euskaraz, ereinotza da (laurus nobilis). Landare hau Apoloren landarea da, eta jainko honek bezala, poesia eta artea irudikatzen du, gaitasun berezia eta lorpenen sinbolotzat ere hartu daiteke. Gerlari eta kirolari garaileek eraman omen zuten buruan, eta Erromako inperioaren garaian enperadoreek.

Laurel puede relacionarse con laus, laudis, esto es el éxito profesional o la excelencia en una disciplina. El que se aplica especialmente en los estudios alcanza una buena nota cum laude. Hay una Laura famosa en el mundo de la poesía, la amada del poeta italiano Petrarca.

Eta badakizue, maila on bat lortu baduzue gai edo arlo batean, ez lokartu, jarraitu lanean, bestela, hori izango zen "dormirse en los laureles".

2009/09/02

Los trabajos y los días. La vuelta al cole.

Hemera kai erga, Egunak eta lanak, Hesiodo poeta grekoaren lan bat da, autore beraren beste lan famatua Teogonia da. Teogonian kontatzen da Mundua eta jainkoen jatorria eta garapena, Teogonia lana ondo datorkigu mitologiako ikasturte berri bat hasiera emateko, hor agertzen bait dira mitologia grekolatindarraren jainko gorenak.
Beste aldetik, trabajo hitzaz ari ginenez, zera aipatu ahal dugu, ergon hitzak, grekoz "lan" esan nahi duela, beraz aulki edo tresna ergonomikoa aurkezten badigute guk jakin behar dugu ona dela zertarako?, nire aulkia ez da oso ergonomikoa, horregatik esertzen naiz hain gutxi, blogeko sarrerak prestatzera.
Hemos visto cómo se dice trabajo en griego, y una palabra derivada, también podemos ver cómo se dice día y entender el significado de otras palabras, así hemeroteca es "sitio de los diarios o periódicos", y el nombre Calimero significa "Buenos días", si tenemos en cuenta que kalon es "hermoso"

2009/07/21

Trabajo y tortura

Egun hauetan, oporretan, lana oroitu ahal dugu. Bai "lana" hitza, bai "trabajo" latinetik datoz, gaur "trepalium" hitz latinoaren aldaketa fonetikoa azalduko dut, izan ere, hortik bait dator "trabajo", p herzkaria ozentzen bait da b bihurtuz ( beste adibide bat da "cuba", "cupatik" datorrena). Eta li hizki taldea normalean j bat izatera pasako da, ( adibidez, filium= hijo eta alium =ajo hitzetan hori bera gertatu da.). Beraz, tachan!!!, trebajo edo trabajo hitza sortu da. Baina zer esan nahi zuen trepaliumek?
Hay muchas palabras para decir trabajo en latín, y han dejado su huella en castellano y en euskera, se me vienen a la cabeza "opus", y "labor", pero otro día hablaremos de ellas, por cierto, del latín también viene "lan", pero en latín "lana" no significa trabajo estrictamente, sino lana, digamos que se trata de un paso por metonimia, una parte del trabajo (cardar o trabajar la lana) ha llegado a convertirse en el nombre de todo el trabajo en sí.
Trepalium hitza interneten bilatzean nire zerak izan ditut. Horrela, l bakarrarrrekin, talde heavy bat topatu nuen, bi l zuen hitza ( trepallium) torturarako tresna zen, nire hiztegietan ez datoz ez bata ez bestea. Argudio fonetikoekin, nik esango nuke trepalium izan behar dela, l bakarrarekin.
Por cierto, lo contrario a la penosa tortura que supone el trabajo, se llame como se llame, era, en Roma, el ocio ( otium), ¿qué sería el negotium?

2009/07/07

Una nueva amiga. Araceli


Me puer Hebraeus, divos Deus ipse gubernans,

Cedere sede jubet tristemque redire sub Orcum

Aris ergo dehinc tacitus abscedite nostris.


Araceli izena Ara Caeli("Altar del Cielo" edo "Zeruaren Aldarea") hitz taldetik sortu zen. Augusto enperadorea Aracaeli elizaren sorrera azaltzen duen alegiaren protagonista dugu.
El verano es época de viajes, turismo y de hacer buenos amigos, una nueva amiga, Araceli, me ha puesto en la pista de una iglesia austera y no muy conocida que se haya en Roma. Al parecer, el emperador Augusto quería conocer quién sería su sucesor y se llegó a Delfos, donde el famoso oráculo de las profecías, pero el oráculo calló. ¿Cuál fue la explicación de la pitia a ese silencio?Las palabras en latín sobre este texto. ¿Quién se atreve a traducirlas?
Latinezko testu horretan azaltzen da zergatik sibilak ez zuen erantzunik izan Augustorentzat:"Ume judutarrak,eta bera ere jainko boteretsuak, agintzen dit egoitza utzi eta infernura joateko, beraz, hemendik aurrera, abiatu zaitezte isilpean gure aldareetatik"
Alegiaren beste aldaerak esaten du enperadoreak amabirjinaren agerpen bat ikusi zuela.


2009/07/06

Uda dela eta. Estibaliz


Aestas hitza inoiz irakasten ez dudan hitz bat da, filius, pater, civis, femina, homo,...irakasten ditudan bitartean, aestas("uda") eta ver ("udaberri") ez ditut ikasten, zergatik? auskalo?. Ikasle gehienek,aestas ("uda"), aestivo ("uda pasatu"), aestivus ("estival, udakoa, udatiarra") ikasten ez dituzten bitartean, zenbaitetan galdetuko dute zertarako ikasi latina, edo euskara latinetik ote datorren, eta hona hemen euskarazko hitz bat, latinetik sortu dena: Aestivalis= Estibaliz. Izen hau daukaten neskak oso udazaleak izan behar omen, eta sorte pizka batekin pentsa dezakete latinak, gutxienez, izen eder bat edukitzeko balio izan diela.

2009/02/12

Erromako jatorria eta Monarkia

Espero dut Mikelen kanta gustatzea, beste bat jarri nahi nuen , baina ez nuen topatu.Orain erakutsi nahi dizuet Erromako hasierari buruzko aurkezpena, oso ondo dokumentatuta dago. Bertan kontatzen dute hain zuzen, Tito Liviok idatzi zuena eta kontzerbatu duguna.
Antiguedad Roma
View more presentations from klausewert.
Aurkezpena ondo ikusi eta gero, galdera hauen erantzunak eman, aurkezpenean bertan daude, aurrera!

1.Zein penintsulatan kokatzen da Erroma?, esan penintsula horretan bizi ziren 3 herri eta 3 lurralde desberdin, Erroma hiria jaio baino lehen zeintzuk ziren hiru herri boteretsuenak Italian, irletan eta Afrikako kostaldean?

2.Non dago Lazio? Nola deitzen dira hango biztanleak? Tito Livioren ustez,noiz fundatu zuten Erroma? 7 kolina famatuetatik 3 aipatu.

3.Nola osatzen da senatua eta zeintzuk dira bere eginkizunak? Zein da plebeioen jatorria?

Kanta bat, Mikel Laboa asko gustatzen zait

2009/02/05


El emperador Tito, verdugo de Jerusalén
Tito Flavio Vespasiano (Roma, 30 de diciembre de 39 - Aquae Cutiliae, Sabina, 13 de septiembre de 81), emperador romano entre 79 y 81, perteneciente a la dinastía de los Flavios, y también conocido comúnmente como Tito. Era el hijo mayor del emperador Vespasiano con el que compartió el poder antes de sucederle. Es famoso por haber tomado Jerusalén durante la Revuelta Judía de la década de los 70 del siglo I, tras un asedio de cinco meses, destruyendo el templo y arrasando la ciudad. De esa época arranca la dispersión de los judíos por el Mediterráneo (la diáspora). El arco de Tito en Roma, que se conserva en muy buen estado, fue erigido para conmemorar esa victoria por su hermano Domiciano, cuando llegó a emperador.
Zein da Domiciano eta zein Tito?
Historia klasikoari buruzko blog bat topatu nuen eta, "efektiviwonder", han aipatzen da Titoren arkua, ez zuen Titok berak egin, baizik eta bere anaiak.
Zenbat kandela ditu juduen kandelabro tipikoak, zazpi ala bederatzi? Titoren arkuan, Erroman, ikusi bait dezakegu kandelabro famatu hoietako baten irudia, Jerusalemen egindako sarraskia eta harrapakinak isladatzen dituena.
Blog hau jarriko dut nire blogen zerrendan, gainera, gomendatzen dizuet zeren eta tonoak eta guzti ditu, sartu eta ikasi.

2009/02/04

¿Arco de Tito Livio?
Empezamos bien, estaba yo buscando alguna fotica de Livio para poner aquí y me encuentro en Wikipedia con esta joyita: Que sepamos, Tito Livio no tuvo ningún arco, el que si lo tuvo fue el emperador Tito, que vivió unos años después, otro día hablaremos de él.

2009/01/29

Hiriaren sorrera I


Kaixo, ongi etorriak. Ab urbe condita Tito Livioren lan historikoa da, bertan kontatzen digu Erromako Historia Erromako sorreratik bere garaietararte, hau da Tituloaren esanahia: "Hiriaren fundaziotik ". Ni ez naiz Tito Livio, baina uste dut hasiera baterako izenburu polita zela Ab urbe condita, horregatik aukeratu dut. Blog honen helburu bat, ez bada bakarra, gazteei Erroma eta Mundo Klasikoari buruzko azalpen eta komentarioak azaltzea da, beti kontu handiz, oso aspergarria ez izateko.