2009/09/22

Laura,....Para no dormirse en los laureles.


Laura izen bereziaren jatorria laurus,-i izen arrunta latinoan dago. Laurus laurel edo, euskaraz, ereinotza da (laurus nobilis). Landare hau Apoloren landarea da, eta jainko honek bezala, poesia eta artea irudikatzen du, gaitasun berezia eta lorpenen sinbolotzat ere hartu daiteke. Gerlari eta kirolari garaileek eraman omen zuten buruan, eta Erromako inperioaren garaian enperadoreek.

Laurel puede relacionarse con laus, laudis, esto es el éxito profesional o la excelencia en una disciplina. El que se aplica especialmente en los estudios alcanza una buena nota cum laude. Hay una Laura famosa en el mundo de la poesía, la amada del poeta italiano Petrarca.

Eta badakizue, maila on bat lortu baduzue gai edo arlo batean, ez lokartu, jarraitu lanean, bestela, hori izango zen "dormirse en los laureles".

1 comentario:

  1. Mikel Ortiz Abrisketa ha dejado un nuevo comentario en su entrada "Laura,....Para no dormirse en los laureles.":

    Mikel Ortiz de Zarate Abrisketa

    Aukeratu dudan sarrera honetan, Laura izenaren jatorria azaltzen da, "Laurel" landaretik datorrena. Landare hau Apolorena zen, eta artea, poesia eta literatura irudikatzen du. Horregatik zerbait miresgarria irabazten zutenei, ereinotzez egindako koro bat jartzen zitzaien buruan: enperadoreak, kirolari edo jokalariak, gerlariak...
    Laus Laudis-ekin dauka ere harremana: laneko arrakasta edo zerbaiteko emaitza bikaina lortzea, eta zerbaiteko gailurrera heltzean, Cum Laudean gaude ere.
    Hitz honekin "No dormirse en los laurelez" atsotitza dago, denok dakiguna zer den.
    Atal hau aukeratu dut asko gustatzen zaizkidalako izen propioen historia jakitea, beste hizkuntzetan nola esaten diren izenak eta horrela. Hori dela eta asko gustatu zait pixka bat ikastea Laura izenari buruzko gauzak. Testu osoa oso ondo ulertzen da, ez direlako hitz arrarorik edota termino berezirik erabiltzen, dena oso arina da eta erreza.
    Oso interesantea da, niretzat gutxienez, nire klasekide bat Laura deitzen delako eta inoiz ez naizelako gelditu pentsatzera ea nondik datorkion izena, eta testu hau irakurri ostean, jada badakit.

    ResponderEliminar

Pon aquí tu opinion/Jarri hemen zure iritziak, gehitu nahi duzuna