2009/07/06

Uda dela eta. Estibaliz


Aestas hitza inoiz irakasten ez dudan hitz bat da, filius, pater, civis, femina, homo,...irakasten ditudan bitartean, aestas("uda") eta ver ("udaberri") ez ditut ikasten, zergatik? auskalo?. Ikasle gehienek,aestas ("uda"), aestivo ("uda pasatu"), aestivus ("estival, udakoa, udatiarra") ikasten ez dituzten bitartean, zenbaitetan galdetuko dute zertarako ikasi latina, edo euskara latinetik ote datorren, eta hona hemen euskarazko hitz bat, latinetik sortu dena: Aestivalis= Estibaliz. Izen hau daukaten neskak oso udazaleak izan behar omen, eta sorte pizka batekin pentsa dezakete latinak, gutxienez, izen eder bat edukitzeko balio izan diela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Pon aquí tu opinion/Jarri hemen zure iritziak, gehitu nahi duzuna